Lege abisua

AENA SME, S.A.-REN WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

1. Helburua

Aena SME, S.A.-k www.aena.es domeinu-izenarekin identifikatuta dagoen gunea sortu eta eguneratzen du, bertako informazioa erabilera publikokoa izan dadin.

Atarira sartzeak eta bertatik nabigatzeak bere erabilera-baldintzak eta legezko informazio guztia salbuespenik gabe ezagutu eta onartzea esan nahi du.

Aurrez aurre ditugun baldintza orokorrak webgunearen sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzea dute helburu. Baldintza orokorrak zehaztuta izan arren, Aena SME, S.A.-k aukera izango du zerbitzu espezifikoen erabilera edota kontrataziorako baldintza partikularrak ezartzeko ere. Zerbitzu jakin baten baldintza orokorrak eta bereziak bat ez badatoz, azken horietan azaldutakoari erreparatuko zaio.

Aena SME, S.A.-ren kontakturako datuak:
Helbidea: Peonías, 12. 28042, Madril.
IFK: A86212420
Harremanetarako telefonoa: (+34) 91 321 10 00

Aena SME, S.A. Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, hots, 28.806. liburukian, 211. folioan, 8. atalean, M-518648. orrian.

2. Aplikazio-eremua

Aena SME, S.A.-k Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen duenwww.aena.es Internet atariaren zerbitzuaren erabilera arautzen du lege-ohar honek.

Aena SME, S.A.-k berezko lege-nortasuna du, Estatuarenetik bereizitakoa. Era berean, ondare propioa, gaitasun juridiko osoa eta bere helburuak gauzatzeko askatasun osoa ditu.

3. Erantzukizuna baztertzea

Aena SME, S.A.-k ahalegin guztiak egiten ditu webgune honetako edukietan izan litezkeen akatsak saihesteko.

Aena SME, S.A.-k ez du bermatzen guneko informazioa guztiz zehatza eta eguneratua izatea. Gainera, informazioa aurretik inolako abisurik eman gabe aldatu ahal izango du.

Aena SME, S.A.-k ez du hirugarren pertsonek webgune honen edukiak erabili izanagatik sortutako erantzukizunik bere gain hartzen.

Webguneko informazioaren (adibidez, hegaldien ordutegiak, lizitazioak, informazio aeronautikoa, planoak, enplegu-eskaintzak, etab.) helburua informatzea da. Eskaintzen den informazioa ez da beti osoa, zehatza eta eguneratua izango. Lizitazioen eta legezko testuen kasuan, ez da bermatzen ofizialki onartutako testuaren erreprodukzioa guztiz zehatza izatea. Benetakoak izango dira guztiz inprimatutako aldizkari ofizialen edizioetako edo prentsan argitaratutako testuak bakarrik.

Aena SME, S.A.-k emandako informazioa izaera orokorrekoa izaten da, eta ez du inolaz ere aholkularitza profesional edo juridikoaren izaera.

Aena SME, S.A.-k bere esku dituen baliabide guztiak jarriko ditu atariak etenaldirik ez izateko. Hori bai, ezin du bermatu akats teknologikoak ez izatea, edota atariko edukiak eta zerbitzuak uneoro eskuragarri egotea. Ondorioz, ez ditu bere gain hartzen eskuragarritasun ezak sortutako kalte-galeren erantzukizuna, ezta Aena S.A.-ren erruz gertatu ez diren deskonexioek, matxurek edota sare gainkargek edo erorketek sortutakoena ere.

Aena SME, S.A.-k ez du ziurtatzen zure sistema informatikoari kalterik eragingo dion birusik edo beste elementurik izango ez duenik. Aena SME, S.A.-k ez du aipatu birus edo bestelako elementuek sor ditzaketen kalte-galeren inolako erantzukizunik bere gain hartzen.

4. Zerbitzuetan izena ematea

Oro har, webgunera sartzeko ez da izena eman behar. Hala ere, litekeena da webgunearen bitartez eskaintzen diren hainbat zerbitzutara sartzeko, harpidetza formularioa bete behar izatea. Xede horretarako, erabiltzaileak izen-emate formularioa(k) betetzean ematen dituen datu guztiak egiazkoak direla bermatzen du. Halaber, erabiltzaileak emandako informazio guztia uneoro bere egoerara egokituta izateko ardura eta konpromisoa hartu behar du.

Erregistratzean, erabiltzaileari pasahitz bat ematen bazaio, horrek behar bezala erabili beharko du eta isilpean gorde beharko du. Ondorioz, erabiltzaileak dira Aena SME, S.A.-k emandako pasahitzen edo edozein motako identifikatzaileak gordetzeko eta horien konfidentzialtasuna bermatzeko arduradunak, eta pasahitz edo identifikatzaileak aldi baterako zein modu iraunkorrean hirugarren pertsonen esku ez uzteko eta zerbitzuak beraiek bakarrik erabiltzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da, hirugarren batek zerbitzuen erabilera bidegabea egiten badu, erabiltzaileak pasahitza behar bezala erabili ez duelako edo galdu duelako.

5. Jabetza Intelektualeko eta Industrialeko Eskubideak

© Aena SME, S.A., 2018.

Aena SME, S.A. da webgune honetako jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen titularra, baita webguneko edukiena ere.

Jabetza intelektualari buruzko nazioarteko legeek eta hitzarmenek babesten dituzte webgune honetako testuak, diseinuak, irudiak, datu-baseak, logoak, egitura eta bestelako elementuak. Atariaren edukiak osotasunean edo zatika erreproduzitzea, igortzea, moldatzea, itzultzea, aldatzea, publikoari komunikatzea edota beste edozein modutan esplotatzea guztiz debekatuta dago. Esplotazioa edozein modu edo bitarteko bidez dago galarazita: elektronikoa, mekanikoa... Salbuespen bakarra Aena SME, S.A.-ren idatzizko aldez aurreko baimena dagoenean emango da. Eskubide horiek edozein modutan hausteak, dagokion prozedura judizialak abiaraztea ekar dezake.

6. Hipertestu-estekak webgunearekin

Aena-ren gunerako hipertestu esteka bat (aurrerantzean esteka) jarri nahi duten beste webgune batzuetako erabiltzaileek edo titularrek, sareko estekei buruzko Aena SME, S.A.-ren arauak bete behar dituzte.

  • Esteka www.aena.es Orri Nagusira edo Hasierara zuzendu ahal izango da soilik, Aena SME, S.A.-k idatziz berariazko baimena ematen ez badu.
  • Esteka absolutua eta osoa izan behar da, hau da, erabiltzailea, klik baten bidez eraman behar du http://www.aena.es orriaren URL helbidera eta www.aena.es webguneko Orri Nagusiaren pantailaren luzapen osoa barne hartu behar du. Aena SME, S.A.-k berariaz eta idatziz baimentzen ez badu, lotura egiten duen webguneak ezingo du inolaz ere www.aena.es erreproduzitu, bere webguneko edo bere "frame" baten zati gisa sartu edo "browser" bat sortu www.aena.es webgunearen edozein orrialdetan.
  • Material, informazio edo eduki iraingarriak, lizunak edota legez kanpokoak dituzten webguneei www.aena.es orrira estekak egitea debekatzen die Aena SME, S.A.-k, baita orokorrean onartutako moralaren, ordena publikoaren edota arau sozialen aurkako edukiak dituztenei ere.
  • Aena SME, S.A-k www.aena.es webgunera esteka bat egitea nahi duenari gomendatzen dio Aena SME, S.A. markaren logotipoa erabiltzea esteka ilustratzeko.

Edonola ere, beste webgune batzuek Aena SME, S.A.-ren esteka izateak, ez du esan nahi Aena SME, S.A.-k inolako loturarik edo harremanik izan behar duenik esteka jartzen duen webgunearen titularrarekin, ezta Aena-k webgune edo atari horietako edukia promozionatu, babestu edo gomendatu behar duenik ere.

Bestalde, litekeena da Aena SME, S.A.-ko webguneak Aena SME, S.A.-k kudeatzen ez dituen beste atari edo webgune batzuetara estekak izatea. Aena SME, S.A.-k ez du atari horietako edo Aena SME, S.A.-ko bilatzaileekin aurkitu daitezkeen beste orri batzuetako informazioen gaineko inolako erantzukizuna hartzen. Aena SME, S.A.-ko web orrietan dauden esteken helburu bakarra informazioa ematea da.

7. Sartzeko dauden mugak

Aena SME, S.A.-k edozein garaitan eta inolako aurre-abisurik gabe, edozein erabiltzaileri webgunera edo zatiren batera sartzen ez uzteko eskubidea du.

8. Zuzenbide aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna

Webguneko elementuak erabiltzeko hemen zehazten diren lege-ohartarazpenak onartu beharko dira, eta bereziki, gune honekin lotutako gatazkak badaude, Espainiako Zuzenbideak arautuko ditu, eta Espainiako Epaitegiek eta Auzitegiek izango dute eskumena horien gainean.

9. Indarrean dauden baldintzak eta ohartarazpenak aldatzea

Aena SME, S.A.-k webgune honetan aplikatzen diren baldintzak eta oharrak aldatzeko eskubidea du.

10. Zerbitzu bereziak

  1. Hegaldien informazioa

    Webguneak ematen duen hegaldien informazioa eguneratuena da. Aire-konpainiek Aena SME, S.A.-ri emandako funtzionamendu-datuetan eta estimazioetan oinarritzen da.

    Aena SME, S.A.-k ahal duen guztia egiten du fidagarritasuna eta berehalako eguneratzea bermatzeko. Dena den, hegaldi zehatz baten informazio gehiago behar izanez gero, aire-konpainiari galdetu.

    Fakturazioaren eta orduen informazio gehiago izateko, hegaldiaz arduratzen den aire-konpainiarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

    Bidaiaria edo laguntzailea bazara, aireportura joan aurretik begiratu webgunea. Kontuan izan hegaldien informazioa denbora errealean eguneratzen dela eta aireportura heldu bitartean alda daitekeela. Mesedez, datuak baieztatzeko aire-konpainiari galdetu.

    Era berean, kontuan izan gure webgunean azaltzen diren ordu guztiak bidaia egiten den aireportuko orduan daudela.

    Aena SME, S.A.-k ez du webgune honetako hegaldien informazioa erabiltzean zuzenki edo zeharka sortutako kalte-galeren erantzukizuna bere gain hartzen.

  2. Hornitzaileak kontratatzea eta merkataritza-kontratazioa

    Aena SME, S.A.-k nahi duenarentzat abian dauden lizitazioei buruzko informazioa eskaintzen du webgunean. Horrez gain, kontratazio alorreko jardueren berri ere ematen du.

    Hemen azaltzen diren datu, dokumentu eta informazio guztiek informazio izaera baino ez dute. Estatuko Aldizkari Ofizialean, Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialean eta beste komunikabide batzuetan argitaratutako testuak bakarrik izango dira benetakoak.

    Partikularrek orri hauetan agertzen den informazioaren arabera abian jar ditzaketen jardueren inguruko inolako erantzukizunik ez du bere gain hartzen Aena SME, S.A.-k.

  3. Aena enplegua

    Aena SME, S.A.-ren webguneak Aena SME, S.A.-ren enplegu deialdiak ezagutzeko eta horietan parte hartzeko aukera eskaintzen du, baita Aena SME, S.A.-n egiten diren lanbideei buruzko informazioa ere.