Joan mahaigaineko bertsiora

Bilboko VIP gunea

Schengen eta Schengen ez diren hegaldiak. Terminalaren solairuartean dago (2. solairuan, ontziratzeko gunean).

Bilboko aireportuko vip gunerako sarrerak saltzeari utzi diogu denbora batez leku-arazoengatik. Barkatu eragozpenak.

Datu interesgarriak

  • Lekua
  • 2. solairua. Hegazkinera igotzea
ikusi mapa
  • Ordutegia
  • 5.30etatik 22.00etara
  • Azalera
  • 334 m2 (Lekua 70 pertsonentzat).

Sartzeko baldintzak

  • Konpainietako business txartelen eta club bazkide-txartelen titularrak.
  • Gainontzeko bidaiari guztiak dagokien tarifa aurrez ordaindu ostean, eskudirutan edo txartel bidez, sar daitezke.
  • Gehienez ere lau (4) orduz egon ahal izango da bertan, hegazkineratzeko txartelean agertzen den programatutako irteera-ordua baino lehenago. Hegaldien irteeretan atzerapenik egonez gero, kasuan kasuko atzeraldiaren arabera zabaldu ahal izango da epe hori.

Arauak VIP aretoak erabiltzeko arauak (pdf, 440.02 kB)

Zerbitzuak

  • Harrera eta arreta.
  • Jan-edan zerbitzua.
  • Prentsa eta aldizkariak.
  • Hegaldiei buruzko informazioa.
  • Telebista.
  • Ordenagailuak Internetarekin.
  • Wifi-a.

Tarifak

  • Helduak (11 urtetik gora): 33,90 €
  • 6 eta 10 urte bitarteko umeak: 15,60 €
  • 0 eta 5 urte bitarteko umeak: sarrera doan.

Prezioetan BEZa sartuta dago.